'Zer ari da gertatzen Zaldibarren?' galderatik abiatuta hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldean Ainhoa Intxaurrandietak Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko ots. 19a, 08:25
Asko dira Zaldibarko zabortegiko gertaeren inguruan herritarrek dituzten galderak, eta horietako batzuei erantzuten saiatuko da gaur arratsaldean Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioko lehendakari ohia, Sanagustin kulturgunean eskainiko duen hitzaldian. Solasaldia 19:00etan hasiko da, eta herritarrek galderak eta ekarpenak egiteko aukera izango dute bertan.\ \ Larunbatean, berriz, manifestazioa egingo da, arratsaldeko 18:30ean, plazatik abiatuta.