Apustu etxea ixteko eginahalean, egitasmo berriak iragarri ditu Elkar-ekinek

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko ots. 6a, 10:24
Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkiogu Argiari, joan den astean beste hiru herri mugimendurekin batera eman zigun sariarengatik. Guri baino, apustu etxearen aurka mobilizatu diren herriko talde eta pertsona guztiei dagokien aitorpena izan da Argia saria. Aurrez ere askotan txalotu dugu Azpeitiko herritar askok izandako jarrera, horrek egin duelako posible herrian apustu etxea baztertzea eta guneak erabiltzaile gutxi izatea. \ \ Haren aurkako 1.636 sinadurak, talde eta kuadrilla askoren inplikazioa, egin ditugun mobilizazio jendetsuak, hitzaldietan gaiak sortu duen ikusmina, bi tabernarik apustu makina kendu izana etab. Heldutasun handiz aurre egin diogu apustu enpresen mafia guztiari, eta lanak emaitzak eman ditu.\ \ Baina lokalak irekita jarraitzen du, eta borrokan jarraitzea dagokigu. Horregatik, Elkar-ekinek jakinarazi nahi du datozen hilabeteetarako egitasmo berriak prestatzen ari garela. Herritarrek izan dezaketen edozein proposamen ere ongi etorria izango da. \ \ Apustu etxea ixtea da gure helburua, eta eginahal horretan lanean jarraituko dugu.