Mobilizazioz eta egitasmoz beteta dator urtarrilaren 30a Azpeitira ere

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | Gizartea
2020ko urt. 15a, 10:30

Urtarrilaren 30erako Hego Euskal Herrian deituta dagoen greba eguna prestatzen ari gara herriko hainbat eragile eta pertsona. Greba Batzordea ostegunero biltzen da 16:30ean, eta lan ezberdinak egiten dihardu azken hilabetean, besteak beste, propaganda banaketa, ekimenak prestatzea, agerraldi eta argazkiak egitea eta abar.

Egunaren nondik norakoak-eta zehaztu ditugu, eta gaur publiko egin dugun kartelean jasotzen den bezala, kotxe karabanak, manifestazioak eta egitasmo ezberdinak izango dira goizetik iluntzera bitartean.

Greba Batzordea erabat irekia da, eta ekarpenak egiteko gogoz dauden herritarrak ongietorriak izango dira, denon artean greba indartsuago bat egingo dugulako.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu