Euskararen aldeko jaia izango da ostiralean Soreasuko Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 4a, 11:16
Elkar-ekin taldeak sortu zenetik oso presente izan du euskararen aldeko borroka, eta urte hauetan, gure hizkuntzaren berreskurapenean aletxoa jartzen saiatu da ekimen ezberdinen bidez: Mintzalagun egitasmoa martxan jarrita, Errigorako saskiak salduta, Korrikan kilometroa erosita eta parte hartuta, jatorri ezberdineko herritarrak euskarara hurbiltzen saiatura, Seaskako egutegiak salduta, gure jarduera ia guztia euskaraz eginda eta abar.\ \ Euskararen Eguna ospatu zen atzokoan, eta egun horren harira jaia prestatu dugu ostiralerako. Euskaraz ikasten ari diren jatorri ezberdinetako herritarrei eman nahi diegu protagonismoa, eta jaiaren bidez babesa erakutsi nahi diegu horiei guztiei.\ \ Jaia 19:30ean hasiko da Elkargunean, eta elkarrizketak, bertsolariak, abeslariak eta mokadutxoa izango ditugu bertan. Herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu bertara. Azpeitiar ezberdinek elkar ezagutzeko eta elkarrekin egoteko espazio eroso bat sortzen saiatuko gara.\ \ Gogoratu nahi dugu ostiralean ez dugula ezer ospatzeko, eta Elkargunea ostiralero bezala irekia egongo dela 16:00etatik aurrera.