Herritar ugarik protesta zaratatsua egin zuten ostiralean, apustu etxearen parean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | Gizartea
2019ko aza. 25a, 07:52

Elkar-ekinek deituta eta herriko hainbat eragilek babestuta, hainbat lagunek elkarretaratze zaratatsua egin zuten joan zen ostiralean, 19:00etan hasita, Azpeitiko apustu etxearen aurrean. Dozena bat suziri bota zituzten airera protestaren antolatzaileek, eta herritarrek txistua joz eta tresna ezberdinekin zarata ateraz jarraitu zuten hogei minutu inguruan. 150 lagunetik gora elkartu ziren apustu etxearen atarian, eta elkarretaratzearen amaieran Elkar-ekineko kide batek hartu zuen hitza, taldeak borroka horrekin jarraitzeko asmoa duela azaltzeko. Elkar-ekinek batzar bat deituko du urtarrilean, eta bertan erabakiko dituzte aurrera begirako pausoak. Hori dela eta, proposamenak egiteko gonbidapena egin zien Elkar-ekinek protestara joan ziren lagunei.

Herritar batek momentuan egin zuen proposamenari jarraituz, bertaratu ziren lagunetako asko apustu etxera sartu ziren protesta egiteko erabili zituzten karteltxoak tabernaren barran uztera. Eztabaida txiki batzuk sortu ziren herritarren eta lokaleko arduradunen artean. Are gehiago, herritarrak lokal barnean zeudela, pertsiana ixten ere saiatu ziren haiek. Ertzaintza hurbildu zen lokalera, baina aparteko arazorik gabe amaitu zen protesta.

Hone hemen, protestaren bideoa:

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu