Huerta de Peraltako borroka ezagutzeko aukera, gaur Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | Gizartea
2019ko aza. 6a, 08:00

Arratsaldeko zazpietan greba gogor honen nondik-norakoak jasotzen dituen dokumentala eskainiko dute Sanagustin kulturgunean, eta ondoren solasaldia izango da Itxaso Torregrosa LAB sindikatuko kidearen eskutik.

Ezaguna egin zen iazko abenduan hasi eta aurtengo urtarrila bitartean Nafarroako landa eremuan kokatuta dagoen Huerta de Peralta enpresako langileen borroka, baita haien lorpena ere. 27 egunez egin zuten grebaren ondorioz, nagusiekin akordioa erdietsi zuten langileek, eta beharginen aldarrikapenetako asko jaso ziren akordioan. Pertsona migratzaileek aurrera eramandako borroka izan zen Huerta de Peraltakoa, eta lan baldintza latzei aurre egiteko LAB sindikatuarekin antolatu ziren langileak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu