Aldaketekin dator Errigoraren udazkeneko kanpaina, eta aurtengoan hiru saski ezberdinen artean aukeratu ahalko dute herritarrek: beltza (ohikoa), berdea (ekologikoa) eta zuria (berezia).\
\
Azpeitiko puntu hauetan eskatu ahal izango da saskia, gaurtik –astelehena– aurrera: Elikagunean, Orkatzen, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Elkargunean eta Baigeran. \
\
Horrez gain, 'www.errigora.eus' webgunean ere saskia eskatzeko aukera izango da. Aurrez aipatutako guneetan eta sarean saskiaren osagaien inguruko informazio osoa ikus daiteke.\
\
Azken urteetan, asko izan dira Azpeitian Errigoraren produktuak eskuratu dituzten herritarrak, eta ikasturte honetan ere xede horrekin ekin diogu lanari. Elikagunearen eta Elkar-ekinen artean egingo dugu kanpaina, iaz bezala.\
\
Elikadura burujabetza, euskara eta auzolana uztartzen dituen egitasmoari bultzada ematera gonbidatu nahi ditugu herritarrak.