Urriaren 29an hasiko da Errigoraren udazkeneko kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 23a, 12:06
Iritsi da udazkena, eta horrekin batera iritsi da Errigorako saskien salmenta ere, berrikuntzekin, gainera. Aurtengoan hiru saski ezberdinen artean aukeratu ahal izango da: Beltza (ohiko), berdea (ekologikoa) eta zuria (berezia). \ \ Azken urteetan, asko izan dira Azpeitian Errigorako produktuak eskuratu dituzten herritarrak, eta ikasturte honetan ere xede horrekin ekin diogu lanari. Elikagunearen eta Elkar-ekinen artean egingo dugu kanpaina iaz bezala, eta datozen egunetan azalduko ditugu kanpainaren xehetasun guztiak eta eskaera puntuak.\ \ Elikadura burujabetza, euskara eta auzolana uztartzen dituen ekimen honi bultzadatxoa ematera gonbidatu nahi ditugu herritarrak.