Hilaren 22an itxiko da Elkar-ekinek Arteara antolatutako irteeran izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | Gizartea
2019ko urr. 16a, 09:41

Datorrean asteartean, hilak 22, amaituko da Arteako irteera joateko izena emateko epea. Dagoeneko 25 herritar baino gehiagok eman dute izena urriaren 26an Arteara joateko, baina izen-ematea zabalik dago oraindik. Elkar-ekinetik garrantzia berezia ematen diogu beste herrietako esperientziak ezagutzeari, ondoren gure herrian abiatu nahi ditugun egitasmoentzat lagungarri izan daitezkeelako. Horregatik, zalantzan dauden herritarrak animatu nahi ditugu proiektuak ezagutzeaz gain elkar ezagutzeko eta elkarrekin egun eder bat pasatzeko aukera izango dugulako.

Urriaren 26an, 10:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik, eta doan izango da. Bazkaria, berriz, 12 euro inguru kostatuko da. Pertsona migranteek kudeatzen duten herriko jatetxean bazkalduko dugu. Arratsaldeko 18:00ak alderako herrian izango gara berriz ere.

Izen-ematea honako tokietan egiten daiteke: Orkatz, Elkargunea eta 'elkar_ekin@hotmail.com'; helbidean.

Hemen dituzue irteeraren gaineko xehetasun guztiak: https://uztarria.eus/komunitatea/elkar-ekin/157...

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu