Zer ezagutuko dugu Artean urriaren 26an?

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | Gizartea
2019ko urr. 9a, 08:49

Bideo honetan agertzen den bezala, Arteako herritarrek errefuxiatuen ongietorria nola antolatzen duten eta haiekin elkarlanean abiatu dituzten proiektuak zein diren ezagutzeko aukera izango dugu urriaren 26ko txangoan (hemen, informazio gehiago: https://uztarria.eus/komunitatea/elkar-ekin/157...). Herritar ezberdinak bertaratzea da Elkar-ekinen helburua, datozen asteotan herrian egin dezakegunaz hausnarketa bat ireki ahal izateko.

Artearako autobusa 10:00etan aterako da. Goizean zehar han martxan dituzten hainbat egitasmo ikusi ondoren, pertsona migranteek kudeatzen duten herriko jatetxean bazkalduko dugu, eta arratsalde partean itzuliko gara Azpeitira. Joan nahi dutenek Orkatzera nahiz Elkargunera joanda edo elkar_ekin@hotmail.com posta elektronikora mezua idatzita eman dezakete izena.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu