Zer ezagutuko dugu Artean urriaren...

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin |
2019ko urr. 9a, 08:49

Zer ezagutuko dugu Artean urriaren 26an?

Bideo honetan agertzen den bezala, Arteako herritarrek errefuxiatuen ongi etorria nola antolatzen duten eta hauekin elkarlanean abiatu dituzten proiektuak zein diren ezagutzeko aukera izango dugu txango honen bidez. Herritar ezberdinak bertaratzea da Elkar-ekinen helburua, datozen asteotan herrian egin dezakegunaz hausnarketa bat ireki ahal izateko.

Artearako autobusa 10:00etan aterako da. Goizean zehar egitasmo ezberdinak ikusi ondoren, pertsona migranteek kudeatzen duten herriko jatetxean bazkalduko dugu, eta arratsalde partean itzuliko gara Azpeitira. Joan nahi dutenek Orkatzera nahiz Elkargunera joanda edo elkar_ekin@hotmail.com posta elektronikora mezua idatzita eman dezakete izena.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu