Arteara irteera antolatu du Elkar-ekinek, pertsona migranteei harrera egiteko dituzten proiektuak ezagutzeko

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 3a, 10:39
Arteara irteera antolatu du Elkar-ekinek, Bizkaiko herri horretan pertsona migranteei harrera egiteko martxan jarri dituzten proiektuak ezagutzeko.\ \ Arratiako eskualdean aurkitzen den herri txiki horretan munduko hamaika txokotatik iritsitako pertsona migranteak bizi dira, eta herritarrekin batera hainbat proiektu abiatu dituzte azken urteetan. Artean pertsona migranteei harrera nola egiten zaien eta pertsona horiekin elkarlanean abiatu dituzten proiektuak zein diren ezagutzeko helburuarekin egunpasa antolatu du Elkar-ekinek, urriaren 26rako.\ \ Esperientziaren berri bertako herritarren eta bertara iritsi direnen eskutik jasotzea eta egitasmo ezberdinak zuzenean ikustea da irteeraren helburua. Esperientzia horiek ezagutu ondoren, Azpeitian egin daitekeenaz gogoeta bat irekitzeko asmoa du Elkar-ekinek, praktikan egin daitekeen hori aztertzeko eta erabakitzeko.\ \ Artearako autobusa 10:00etan aterako da. Goizean zehar egitasmo ezberdinak ikusi ondoren, pertsona migranteek kudeatzen duten herriko jatetxean bazkalduko dugu, eta arratsalde partean itzuliko gara Azpeitira. Joan nahi dutenek Orkatzera nahiz Elkargunera joanda edo elkar_ekin@hotmail.com posta elektronikora mezua idatzita eman dezakete izena.