102 saski, 1.375 litro olio eta 2.772 kontserba poto banatuta amaitu dugu ikasturte honetako Errigorako kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | Gizartea
2019ko eka. 3a, 10:30

102 saski, 1.375 litro olio eta 2.772 kontserba poto banatuta amaitu dugu ikasturte honetako Errigorako kanpaina. Elkar-ekinek eskerrak eman dizkie lan hauek aurrera eramaterakoan bidelagun izan ditugun herriko elkarteei eta taldeei, besteak beste Ikasberriri, Orkatzi, Elikaguneari eta Baigerari. Denon laguntzarekin 18.973 euro bideratu ditugu ikasturte honetan Errigorara.

Errigorak bere lekutxoa egin du Azpeitian, eta oso pozik gaude urtez urte izaten ari garen emaitzekin. Euskara, elikadura burujabetza eta auzolana oinarri dituen egitasmo horren alde gure aletxoa jartzen jarraitzeko asmoa dugu aurrerantzean ere.

Azpeitian kontsumo ohiturak aldatzeko ematen ari garen urratsak azpimarratu nahi dugu. Horretarako Elikagunea, herriko azokak, merkataritza txikia eta Errigora bezalako ekimenak indartzen jarraitzea beharrezkoa izango da gerora ere.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu