Hamar elkarretaratze egin ostean, amaitu dute apustu etxearen kontrako ekimen iraunkorra

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mar. 29a, 11:16
Urtarrilean hasi zen Elkar-ekin taldea ostegunetan apustu etxearen kontrako protestak egiten. Hamar elkarretaratze jarraian egin ondoren, atzo amaitu zuen Elkar-ekinek apustu etxearen aurkako ekimen iraunkorra.\ \ Elkar-ekineko kideek ekimenaren inguruko balorazio positiboa egin dugu. Batetik, herriko kuadrilla eta talde ugari batu direlako ekimenera, astero jende ezberdinak parte hartu baitu elkarretaratzean. Eta, bestetik, uste dugu ekimena apustu etxearen aurkako zuzeneko presioa mantentzeko ere baliagarria izan dela; zalantzarik gabe.\ \ Aurrera begira apustu etxearen aurkako ekimenekin jarraitzeko determinazio osoa dugula esan nahi dugu. Behin honaino iritsita ez dugu atzera egingo. Bide horretan, herriko tabernetan dauden makinen inbentarioa egingo dugu datozen asteotan.