Errigorako olioa, kontserbak eta arroza eskatzeko aukera izango da bihartik martxoaren 22ra bitartean.\
\
Nafarroako Erriberan ekoitzitako produktuen udaberri kanpaina gainean da.\
\
Urtero bezala olioa, eta kontserbak eskatzeko aukera izango da. Artengo kanpainan arroza ere sartu dute eskaintzen artean. \
\
Azpeitian honako puntuetan egin daitezke eskaerak:\
- Elikagunea\
- Elkargunea\
- Orkatz\
- Ikasberri\
\
Horiez gain, www.errigora.eus webgunean ere egin daitezke eskaerak. Webgune horretan duzue kanpainaren gaineko informazio osoa.