Langileen eskubideen inguruko hitzaldi informatiboa antolatu du Elkar-ekinek larunbaterako

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ots. 26a, 09:49
Langileen eskubideen inguruan hitzaldi informatiboa antolatu du Elkar-ekinek larunbat honetarako. Hitzaldiaren lehen zatian Aihotz Aiestaran LABeko kideak hartuko du hitza, eta besteak beste, kontratuak, nominak eta hitzarmen kolektiboak aztertuko ditu hark. \ \ Ondoren, Malen Etxeko Silvia Carrizok pertsona migranteen eskubideen inguruan hitz egingo du. Batez ere, zaintza lanen eta paperen inguruko informazioa emango du Carrizok. Hitzaldia arratsaldeko 16:30ean hasiko da, Baigerako lehen aretoan.