Euskal Herriko armagintza hizpide, 'Gerra hemen hasten da' dokumentalaren aurkezpenean

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ots. 16a, 09:00
\"Euskal Herrian egindako armek kalte ikaragarriak eragiten dituzte horiek erabiliak diren herrialdeetan\".\ \ Noraino justifikatu daiteke lanpostuekin armen ekoizpena? Arma horiek sorturiko lanpostuak eta horiek beste herrialdeetan eragindako kalteak balantza batean jarriz gero, zerk du pisu gehiago? Antzeko galderen inguruan aritu ziren solasean asteazkenean, Sanagustin kulturgunean bildutako lagunak.\ \ Lehenik, 'Gerra hemen hasten da' dokumentala ikusi zuten, Bizkaiako Ongi Etorri Errefuxiatuak egitasmoak sorturiko ikus-entzunezkoa. Euskal Herriko armagintza ekoizpenaz hainbat xehetasun jasotzen ditu dokumentalak; besteak beste, arma fabrika horietan lanean aritu diren herritarren testigantzak entzun daitezke. Euskal armagintzaren ertzak eta armekin egiten den erabilpena ere aztertzen dute hainbat adituk. \ \ Saudi Arabiarako armak Bilboko portuan kargatzen lagundu ez zuen suhiltzaileak ere leku berezia hartzen du dokumentalean; haren jarrera eta Yemenen gertatzen ari dena hizpide ditu ikus-entzunezkoak. Amaitzeko, datozen asteotan Bilbon egingo diren ekintzen berri eman zuten dokumentala aurkeztera etorri ziren ekintzaileek.