'Gerra hemen hasten da' dokumentala eskainiko dute Sanagustinen otsailaren 13an

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | Gizartea
2019ko ots. 5a, 08:30

Euskal Herriko enpresa eta erakundeek armagintzan dituzten inbertsio eta interes ekonomikoak agerian uztera datorren dokumentala da 'Gerra hemen hasten da'. Euskal Herrian ekoitzitako hainbat arma erabiltzen dira egunero munduko hainbat lekutako gerretan eta eraso militarretan.

Dokumentalaren oinarria Ignacio Robles suhiltzaileak Bilboko Portuan Saudi Arabiarako armen kargamentuari uko egitea izan zen. Desobedientzia ekintza hark agerian utzi zuen Euskal Herritik bidaltzen zirela Yemengo gatazkan erabiltzen ziren zenbait arma. Gertaera hark alertan jarri zituen hainbat gizarte eragile.

Dokumentala datorren astean, hilaren 13an, asteazkena, iritsiko da Azpeitira. Sanagustin kulturgunean eskainiko dute ikus-entzunezkoa 19:00etan hasita, eta gaiarekiko interesa duten herritar guztiek izango dute dokumentala ikusteko aukera. Sarrera doakoa izango da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu