Apustu etxearen aurrean protestan, hirugarren ostegunez jarraian

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ots. 1a, 11:27
Elkar-ekinek antolatuta, herriko hainbat talde eta norbanako elkarretaratzeak egiten ari dira ostegunero Balentina Agirre plazako apustu etxearen aurrean. Atzo herriko lagun kuadrilla batek hartu zuen salaketa ekimenaren lekukoa.\ \ Datozen asteetan beste hainbat kuadrilla eta talde izango dira apustu etxearen kontrako ekimen iraunkorrari eutsiko diotenak.