Asteazkenean amaituko da Errigorako saskia eskatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko aza. 12a, 10:50
Udazkeneko Errigorako kanpaina azken txanpara iritsi da, eta Euskal Herri osoan bezala, Azpeitian ere asteazken honetan amaituko da saskia eskatzeko epea.\ \ Auzolana, euskara eta elikadura burujabetza lotzen dituen ekimena da Errigora.\ \ Udazkeneko Errigoraren kanpainan bi saski mota daude, zuria eta beltza, eta bakoitza produktu desberdinekin osatuta dago. Kanpaina honetan lortzen den diruaren %25 Nafarroaren hegoaldean euskara bultzatzeko egitasmoetarako erabiliko da.\ \ Azpeitian, Elkar-ekin taldea eta Elikagunea arduratu dira aurten kanpaina aurrera eramateaz, eta gune hauetan egin ditzakete herritarrek beraien eskaerak: Elkargunean, Elikagunean, Orkatzen, Baigeran eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Era berean, Internetetik zuzenean eskatu ditzakete, www.errigora.eus helbidean. Saski bakoitzak 50 euro balio ditu.