Apustu etxeak aztergai izango ditu Igor Meltxorrek hilaren 17an Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2018ko urr. 3a, 10:10
Apustu etxeak aztergai izango ditu Igor Meltxor kazetari eta ikerlariak hilaren 17an Sanagustinen.\ \ Elkar-ekinek gaiaren inguruan antolaturiko bi hitzaldietatik aurrena izango da kazetari eta ikerlari galdakaoztarrak Sanagustinen emango duena. Apustu etxeen atzean dauden \"interes ekonomikoak\" aztertuko ditu. Aurrez ere hainbat hitzaldi emana da Meltxor Azpeitian, nagusiki Euskal Herrian ematen diren ustelkeria kasuak azalduz.\ \ Urriaren 22an, berriz, ludopatiaz eta jokoak sor dezakeen menpekotasunaz hitz egingo dute Julen Santamaria eta Maider Santamaria Virtuss Adicciones elkarteko kideek.\ \ Bi hitzaldiak 19:00etan izango dira, Sanagustinen.