Ostiral arratsaldean banatuko dira Errigorako olio poteak Soreasuko Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2018ko api. 10a, 12:05
Guztira, 1.495 litro olio saldu dira Azpeitian eta 1.776 kontserba pote. Olioak ostiral honetan banatuko dira Elkargunean, 16:00etatik 20:00etara bitartean. Kontserbak ekainaren hasieran banatuko dira, bakoitza bere garaian alegia. Erriberako kooperatibek ekoitzitakoak dira guztiak, eta aurtengoan ere asko izan dira urte osorako adina eskatu dituzten herritarrak. \ \ Elikadura burujabetzan sakontzeko urratsak ematen ari gara Azpeitian, eta horren adierazle argia da orain gutxian abian jarritako Elikagunearen proiektua. Errigorako produktuak zabalduz bide horretan zabaltzea da gure asmoa.