Errazkinen eta Intxaurrandietaren aldeko manifestazioa antolatzeko bilkura, gaur arratsaldean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2018ko mar. 21a, 09:11
IƱaki Errazkini eta Ainhoa Intxaurrandietari elkartasuna erakusteko eta errauskailuak alternatibak badituela aldarrikatzeko manifestazioa deitu dute herriko hainbat eragilek eta pertsonek apirilaren 7rako. Mobilizazioa antolatzeko batzarra egingo dute gaur, 18:30ean, Sindikatu Zaharrean.\ \ Joan zen ostiralean aurkeztu zen manifestua Sanagustinen, eta geroztik antolatzaileak herriko hainbat talderekin jarri dira harremanetan, babesa lortzeko.