Gaurtik hasita, herriko lau lekutan eskatu daitezke Errigorako olioa eta kontserbak

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2018ko mar. 6a, 09:48
Neguaren amaierarekin batera iritsi da Azpeitira ere Errigoraren kanpaina berria, eta, urtero bezala, olioa eta kontserbak eskatzeko aukera paregabe izango dugu. Orkatz kultur elkartean, Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, Elkargunean eta Baigeran jubilatuen elkartean egin daitezke eskaerak, gaurtik hasi eta martxoaren 20a bitartean.\ \ Puntu horiez gain, www.errigora.eus webgunean ere eskatu daitezke kontserbak eta olioak.