Parte hartze handia eta eztabaida mamitsuak, Taibok Sanagustinen eman zuen hitzaldian

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2017ko mai. 31a, 13:15
Hitzaldi ederra eman zuen atzo, hilak 30, arratsaldean Carlos Taibok Sanagustin kulturgunea, eta are ederragoa izan zen ondorengo solasaldia eta eztabaida. 70 lagun inguru batu ginen bertan.\ \ Kolapsoaz zer ulertzen duen eta kolapsoa gertatzeko dauden aukerez bere iritzia emanez abiatu zuen hitzaldia Taibok, bere arrazoiak eta balizko ondorioak azalduz. Ondoren, ezkerraz, deshazkundeaz, botereaz, espazio autogestionatuez eta antzekoez aritu ginen eztabaidan, ikuspegi kritiko eta batez ere autokritiko batetik. Bi ordu barrena iraun zuen saioak, eta hitzaldia amaitu ondoren ere jarraitu zuten hausnarketatxoek, han kanpoan eta etxerako bidean. Asko izan ginen bere azken liburua besapean hartuta etxeratu ginenak ere. Zer pentsatua eman zigun izan ere Carlos Taibok.