Tomatea enbotatzeko tailerrean izena emateko epea zabalik da

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2016ko ira. 29a, 16:18
Tomateak enbotatzeko edo ontziratzeko tailerra emango du Ekaitz Agirre baserritarrak urriaren 11n, Gaztelekuan. Ikastaroa 18:00etan hasi eta 21:00ak aldean amaituko da. Denon artean poteetan sartutako tomatea denon artean banatuko da gero, eta mokadutxo batekin emango diogu saioari amaiera.\ \ Ikastaroaren gastuei aurre egiteko bost euroko laguntza eskatu zaie ordaintzea posible dutenei.\ \ Izena emateko, Gazte Informazio Bulegora (GIB) deitzea nahikoa izango da, 943157160 telefono zenbakira.\ \ Ikastaroa GIBak eta Elkar-ekinek antolatu dugu, elkarlanean.