Elkargunea bisitatu dute Beasaingo ikastolako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2015ko aza. 10a, 09:30
Atzo, astelehena, Elkargunean izan ziren Beasaingo Andramendi Ikastolako ikasleak. Bertan Elkargunearen nondik norakoak ezagutu zituzten, baita bigarren eskuko azokarako materiala utzi ere. \ \ Proiektuaren jatorria, gaur egun Elkarguneak duen funtzionamendua eta ordutegia nahiz aurrera begirako asmoak ezagutu zituzten egindako bisitan, baita sortu zitzaizkien zalantzak argitu ere. Bestalde, bigarren eskuko azoka, Artiekin Azpeitiko artisauen txokoa, arropa bankua eta biltokia ikusi zituzten.\ \ Elkargunea ezagutzeaz gain, Ikastolan bildutako hainbat jostailu eta panpina utzi zituzten biltokian, gero bigarren eskuko azokan saltzen jartzeko.