Sanagustin kulturgunean izango da 'Makina zoriontsuak' emanaldia gaur gauean

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2015ko uzt. 29a, 09:55
Arratsalde parterako dagoen iragarpena ikusita, emanaldia lekuz aldatzea erabaki dugu. Hala ere, dena prest izango da gaueko 22:00etan emanaldiari hasiera emateko.\ \ Fabrika huts baten ideiatik abiatuta, antzerkia, musika eta poesia erabiliko dira gaurko gizartearen gainean gogoetak, kezkak, galderak eta iritziak plazaratzeko. Duela zenbait hilabete egin genuen aurreneko bilera, eta geroztik ekarpen ezberdinekin osatzen joan gara gaur aurkeztuko dugun emankizuna.\ \ Honako herritarrak izango dira emanaldian parte hartuko dutenak: Xabier Gantzarain, Xabi Borda, Leire Arenas, Juan Azpillaga, Nekane Zinkunegi, Jon Gurrutxaga, Felipe Murillo, Haizea Egiguren eta Xanti Agirrezabala. Jose Luis Otamendi arduratu da hainbat testu idazteaz eta aukeratzeaz.\ \ Poesia, musika eta antzerkia nahastuko dira emanaldian, eta 50 minutu inguru iraungo ditu. Oholtza, soinua, argia eta aulkiak prest izango dira hamarretarako. Gure asmoa ordutegia errespetatzea izanik, bertaratzeko asmoa dutenei ordurako han izatea eskatu nahi diegu.