Azpeitiko egoera sozialaz eta gizarte laguntzen azalpenak eman zituzten udal ordezkariek Sanjuandegin

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2015ko api. 30a, 13:47
Pobreziaren inguruan Udalak egin berri duen azterketaren ondorioak azaldu zituen Eneko Etxeberria alkateak, eta Udalak dituen laguntzak zein diren esplikatu zuen Edurne Zubia gizarte teknikariak.\ \ Hitzaldian 50 lagun inguru batu ziren eta bertaratu zirenek adi entzun zituzten udal ordezkarien azalpenak. \ \ Elkar-ekinetik eskerrak eman nahi dizkiegu Edurneri eta Enekori gure gonbidapenari erantzun eta herritarren aurrean azalpenak emateagatik.