Gabon hauetarako Bigarren Eskuko Azokarako materiala biltzen hasiko da Elkar-ekin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | Ekonomia
2014ko aza. 28a, 11:46

Gabonak gainean diren honetan, iaz bezala, bereziki haurrentzat baina oro har herritar guztientzat irekia egongo den Bigarren Eskuko Azoka antolatzen hasiak gara. Horretarako, herritarren artean ahalik eta material gehien biltzea da gure xedea. Elkar-ekin taldetik kanpaina bat martxan jarriko dugu datozen egunetan, eta materiala donazio bezala emateko aukera izango da herriko txoko ezberdinetan.

Laster emango ditugu zehaztasun guztiak, baina herritarrak materiala prestatzen has daitezke dagoeneko. Jostailuak, liburuak, bizikletak, arropa... Erabilgarria izan daitekeen material guztia bildu nahi dugu, ondoren beharrik handienak dituztenei dohain emateko batetik, eta modu merkean herritar guztien eskuragarri jartzeko bestetik.

Datorren astean herriko buzoi guztietan utziko dugun orritxoan izango dituzue azalpen guztiak. Milesker!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu