Bigarren Eskuko Azokarako materiala eraman zutenentzat oharra

Erabiltzailearen aurpegia da hau Elkar-ekin | Azoka herritik
2014ko ira. 28a, 23:44

Bigarren Eskuko Azokan saldu ez zen materiala eta saldutakoari dagokion dirua jasotzera hurbildu ez diren herritarrentzat oharra:

Irailaren hasieran herriko etxe guztietara banatu genuen orritxoan eta herriko komunikabideetan zabaldu genuen informazioan azokan parte hartzeko baldintzak argi azaldu genituen. Honela, pasa den ostegunean eta ostiralean Sanjuandegin eta Soreasun egon giƱen Elkar-ekineko partaideak herritar hauei azokan saldu ez zen materiala eta saldu zen materialari zegokion dirua itzultzeko.

Parte hartzaile gehienak bi egun hauetan zegokien lekutik pasatu baziren ere, oraindik badira beraien materiala eta dirua jasotzera etorri ez direnak.

Gure lana borondatezkoa da, musutruk ordu asko eskaintzen dizkiogu Elkar-ekinen egiten dugun lanari, eta ordu asko eskaini dizkiogu azoka honi ere. Zentzu honetan, arduraz jokatzeko eta gure lana errazteko eskatu nahi diegu azokan parte hartzen duten herritarrei (Gehienek horrela egin duzue eta asko eskertzen diegu).

Berez azoka amaitutzat eman genezakeen arren, falta diren herritarrei dagokien dirua eta saldu ez den materiala jasotzeko AZKEN AUKERA ematea erabaki dugu.

Datorren asteazkenean, arratsaldeko 18:30etatik 19:30etara Soreasun (bertan bakarrik) egongo gara. Etorri ezin duenari, materiala ekarri zuenean eman genion txartelarekin inguruko pertsona bat bidaltzeko eskatzen diogu.

Azokari dagozkion balantzeak amaitu eta ekimen berrietan burubelarri lanean jartzea da gure asmoa. Beraz, behin asteazkena igarota ez da inolako erreklamaziorik onartuko, eta Bigarren Eskuko Azokari dagozkionak amaitutzat emango ditugu. Gure erabakia ulertuko delakoan agurtzen zaituztegu.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu