Gazte mugimenduak ere bat egin du zapatuko manifestazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2013ko aza. 4a, 09:31
Azaroaren 9ko manifestaziorako deialdia egin nahi dugu Azpeitiko gazte mugimenduko kideok. Gaur egun bizi dugun egoerari buelta eman eta beste eredu mota bat zilegi dela aldarrikatu nahi dugu. \ \ Gurasoen etxetik hanka egitea ameskeria bilakatu du gaur egungo sistemak; lanpostu duinik duen inor ez dugu ezagutzen. Prekarietate gogorrean lan egiten duen bat \"zorteko\" da lanpostua daukalako. Hezkuntza, pribilegiatu batzuentzako soilik izatea bultzatzen du kapitalismoak. Hau da, ikasketak aberats kumeentzako bakarrik izatea nahi dute.\ \ Euskal Herrikoa bezalako kulturak deuseztatu eta mundu mailako kultura bakarra sustatu nahi dute.\ \ Pertsonei dagokionean, indibidualista bihurtzen gaitu. Gure buruarekin baino ez garela kezkatu behar sartu digute buruan, kolektiboari gertatzen zaiona kontuan hartu gabe. Horrez gain, norbanakoak daukan indar eta gaitasuna ezkutatzen saiatzen dira. Sistemaren menpeko egiten gaituzte, nor beraren autonomia ezinezko bihurtuz.\ \ Ez dugu momentu honetan dagoen \"krisia\" kritikatzen, arazoa ez da krisia, sistema guztia, baizik. Horregatik, behar-beharrezkoa da oinarritik suntsitu eta gizarte eta sistema berri bat eraikitzea, gizabanako guztion eskubideak bermatuta egon daitezen.\ \ Hori horrela, herriko gazte talde eta norbanakoek bat egin dugu azaroaren 9ko ekimenean parte hartzeko. Behar-beharrezkoa ikusten dugu bertan herri guztiak parte hartzea. Inflexio puntu bat izan behar duela garbi daukagu, sistema honi aurre egiteko dinamika indartsu eta gogotsu bat ekiteko.