Jauzika elkarteak ere bat egin du azaroaren 9ko manifestazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2013ko urr. 30a, 18:20
\"Azpeitian jaio, hazi, hezi, bizi, lan egin eta gozatu nahi dugulako\", Jauzika Heziketa Elkarteak bat egin du azaroaren 9an Azpeitian egingo den manifestazioarekin. 'Azpeitian bizi eta lan, duintasuna herritarrentzat' lelopean egingo den manifestazioa 18:30ean aterako da plazatik. Herriko talde eta sektore askoren babesa jaso du jada deialdiak.