Asteazkena, bigarren eskuko azokako materiala eta dirua jasotzeko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2013ko ira. 30a, 12:53
Azokan saldutako materialaren dirua jasotzeko eta saldu ez zirenak eramateko ostegunean eta ostiralean Sanjuandegiko lokaletik eta Soreasutik pasatu behar zuten herritarrek. Horrela zehaztu genien guztiei, bai ahoz, bai beraiei emandako txarteltxoaren bidez. 
 
Gehienak bi egun hauetan etorri diren arren, batzuk falta dira oraindik materiala jasotzeko. Ondorioz, Elkar-ekin taldeak beste egun bat jartzea erabaki du. Azken eguna. Datorren asteazkenean Soreasun egongo gara 19:00etatik 21:00etara. Materiala Sanjuandegin utzi zutenak ere bertatik igaro beharko dute materiala eta dirua jasotzera.
Behin asteazkena igarota bertan gelditzen den materiala Elkar-ekin taldearen esku geldituko da eta ez da erreklamazio gehiago onartuko.

Joan ezin dutenei beste norbait bidaltzeko eskatuko genieke, eta salbuespenen kasuan asteazkena baino lehenelkarrekin.azpeitia@gmail.com helbidera mezu bat bidaltzea eskertuko genieke. Dagozkigun balorazio eta kontuak egiteko beharrezkoa zaigu datorren asteazkenerako banaketa itxitzat ematea.

Milesker zuen arretagatik.