Abeslari bila gabiltz

Erabiltzailearen aurpegia Egurra ta Kitto 2014ko urr. 24a, 10:28
Aritz abeslariak eta Gari baxu-jotzaileak taldea utzi ondoren, musika egiten jarraitu ahal izateko taldekide berrien bila hasi ginen. Jada badugu baxu-jotzaile berria eta hainbat abeslarirekin ere probak egin ditugu. Hala ere, erabakia hartu gabe dago oraindik eta norbaitek probatzera etorri nahiko balu, oraindik garaiz dago. Jarri dadila ahalik eta azkarren gurekin harremanetan \'egurratakitto@gmail.com\' helbidera idatziz. \ \ Aipatu nahi dugu aurrera begirako bidea zehaztu gabe dagoela, taldearen izena mantendu edo ez, Egurra ta Kitto-ren jarraipena egin edo zerbait berria sortu... taldekide berri guztien artean erabakiko da. \ Beraz, abestea gustuko baduzu, zatoz proba egitera! \