Eta ni bertso txikietan...

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2016ko urr. 13a, 12:18

Zaila da bizikidetzaz idaztea, bizikidetza bera plastikozko hitza baita, hau da, kontzeptuak berak esanahi propioa hartzen duelako gutako bakoitzarentzat, eta bakoitzak bere ikuspegiaren arabera jarduten duelako. 

Jardun eta jardun, baina bakoitza berean. Askotan gertatzen da: zer demontre esan nahi ote dute demokrazia, bakea, eskubideak eta horrelakoek?

Zaila da bizikidetzaz jardutea, bizitzea konplexua baita, eta, are konplexuagoa, kidetza edo elkartzea. Eremu askotan, historiak erakusten digu: gizaki batzuek besteekin talka egiten dute borroka etengabean, gure historiaren motorea da talka.

Zaila da, gainera, bizikidetza neurtzea, ez baitugu horretarako tresnarik. Zertaz ari gara? Giroaz? Giro ederra egiten du Izarraitz inguruan? Arazo handiak ditugu bizikidetzan, ikaragarriak, munduaren erdia gosez hiltzen ari denean, baina ez gara horretaz ari.

Baina, ez dezagun geure burua engaina: badakigu zertaz ari garen. Geure zilbor hesteari begiratzen diogun herri maitea izanik, gureaz ari gara bizikidetzaz hitz egiterakoan, euskal gatazkaz.

Iritzia osorik, Berriaren webgunean.