Azpeitia di-da batean. Sarean topatutakoak, datuak, bitxikeriak... Albiste izatera iristen ez diren kontu txikiak Uztarria bertako kazetariek kudeatua.

Inkestan galdera berria: 'Hauteskunde kanpainak jarraitzen al dituzu?'

2015 mai 04 Azpeitia

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Hauteskunde kanpainak jarraitzen al dituzu?'. Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.
Lurrun Trenean bidaia 'EHZ' saioan

2015 mai 04 Azpeitia

Joan den osteguneko saioan Burdinbidearen Euskal Museoa bisitatu zuen Nerea Alias kazetariak, eta lurrunezko trenean Lasaora joan-etorria egin zuen Xabier Munibe Ikastolako haurrekin.
Manu Agirre ahaldun nagusi izateko UPyD-ren hautagaia, 'Faktoria' saioan

2015 api 15 Azpeitia

Atzo, asteartea, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan izan zen Agirre. Azpeitiarrak, UPyD-ren krisia, alderdiak Gipuzkoarako duen programa eta proposamenak izan zituen hizpide.
Enekoitz Esnaola Berria.eus-eko blogari

2015 api 14 Azpeitia

Lerro batzuk jarri dio izena, motzean aritzeko asmoz. Lehenengo artikuluan Azpeitiko kontuak dakarzki 'Berria'-ko kazetariak.
Inkestan galdera berria: 'Zer egunkari irakurtzen duzu?'

2015 api 07 Azpeitia

Uztarria.eus-ek galdera berria jarri du inkestan: 'Zer egunkari irakurtzen duzu?' Horri buruzko orain arteko emaitzak, hemen.
Pobreziaren gaineko ikerketa, 'EHZ' saioan

2015 api 07 Azpeitia

Pobrezia, bazterkeria eta premia egoerak Azpeitian azterketaren emaitzak aurkeztu zituzten martxoaren 23an herrian, eta ETB 1-eko Euskal Herria Zuzenean saioan ikerketaz eta herriko egoera izan …
Beñat Intxauspek jarraituko du Hazparneko kantonamenduko kontseilari orokor izaten

2015 api 01 Azpeitia

Hazparnen %65,85ekoa izan zen parte-hartzea, eta Etxeberrik eta Hazparneko egungo alkate Intxauspek 1.981 boto jaso zituzten. Hazparnen ez ezik, Baigura eta Mondarrain kantonamenduan ere Es…
Azpeitiko Korrika 'EHZ' saioan

2015 mar 24 Azpeitia

ETB1-eko Euskal Herria Zuzenean saioko kideak Azpeitian izan ziren igandean, 19. Korrika herritik igarotzen zela eta.
Erregea, MACBA, zentsura eta Oier Etxeberria

2015 mar 20 Azpeitia

Besteren artean Oier Etxeberria Ministro azpeitiar artista tartean zuen erakusketa bat bertan behera utzi dute Bartzelonako MACBA museoan, Espainiako errege zahar Juan Carlos Borboikoa irudikatzen zu…
Hiromi Yoshida: "Azpeitian egonda, euskara arriskuan dagoenik ez da sumatzen"

2015 mar 09 Azpeitia

Berria egunkarian elkarrizketa zabala egin diote Hiromi Yoshidari. Azpeitian urtero egonaldia egiten duen hizkuntzalari japoniarra -Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitae japonierara …