Mari Jose Otegi nekazariak bere jardunaren berri eman du 'Sukalerrian' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko mai. 30a, 09:58

Joseba Argiñanok aurkezten duen Sukalerrian telebista saioan izan da azpeitiarra, eta Negutoki baserriko ekoizpenaz aritu da nekazaria hizketan.

Joseba Argiñanok ETB1en aurkezten duen Sukalerrian saioan izan da Mari Jose Otegi azpeitiarra. Negutoki baserrikoa da Otegi, eta Batavia letxugaren Idoia motaren xehetasunak eman ditu hark. Azaldu duenez, nekazaritza biologikoa eta ekoizpen integratua egiten dute negutegi horretan, bere jardunaren berri eman du saioan. Horrez gain, letxugak hozkailuan mantentzeko aholkuak ere eman ditu nekazariak.