Di-da

Ro taldeko musikariak elkarrizketatu ditu 'Badok' atariak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko api. 24a, 13:11
RO musika taldeko bost musikariak, Matadeixen.

Ro musika taldeko Alkalde, Gonzalez eta Usobiaga musikariekin elkartu dira atariko kideak. Musikaz eta Baiagoan azken lanaz luze-zabal aritu dira.

Azkoitian sortu zen Gorka Alkalde (gitarra), Iñigo Gonzalez (gitarra), Mikel Iraeta (sintetizadore eta pianoak), Iker Amenabar (baxua) eta Josu Usobiaga (bateria) kide dituen Ro musika taldea. Detailez eta melodiaz beteriko post-rock instrumentala da Ro, eta Baiagoan izeneko bigarren diskoan bide berdinetik jarraitzen duten arren, are gehiago aberastu dituzte kantuak, eta soinu gogorragoetara ere gerturatu dira momentu batzuetan.

Sorleku eta entsegu leku duten Matadeixen elkartu dira elkarrizketa egiteko Badok atariko kideak eta Ro musika taldeko Alkalde, Gonzalez eta Usobiaga. Solasaldian argi utzi dute musika atsegin dutela eta musika dela taldearen lehentasuna.

Honako lotura honetan irakur daiteke Ro taldeko hiru kideei egindako elkarrizketa.