Canal Royako proiektuaren aurka agertu dira Josu Bereziartua, Jose Mari Azpiazu eta beste hainbat euskal mendizale

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko mar. 28a, 14:48
Canal Roya. (Javier Valero)

Hainbat mendizale eta mendiarekin lotura duten zenbait lagun Formigal eta Astun eski estazioak elkartzeko Aragoiko Gorbenuak martxan duen proiektuaren aurka agertu dira.

Hainbat mendizale eta mendiarekin lotura duten zenbait lagun Formigal eta Astun eski estazioak elkartzeko Aragoiko Gorbenuak martxan duen proiektuaren aurka agertu dira. Tartean dira Josu Bereziartua eta Jose Mari Azpiazu mendizale azpeitiarrak. Aragoiko eta Tenako bailarak lotu nahi ditu gobernuak lau kilometroko teleaulki baten bidez, eta horretarako Europako Batasuneko Next Generation funtsetako dirua baliatzeko asmoa agertu du.

Zalaparta eragin du, baina, proiektu horrek, eta hainbat izan dira egitasmoaren aurka agertu diren herritarrak. Tartean dira, besteren artean, Euskal Herriko zenbait mendizale, hala nola Juanito Oiarzabal, Alberto Iñurrategi, Javier Alonso, Javier Baraiazarra, Josu Bereziartua, Jose Mari Azpiazu eta Rafa Elorza. Halaber, Gipuzkoako Mendizale Federazioa ere "makroproiektuaren" aurka agertu da, eta idazki bat kaleratu du, proiektua "zentzugabetzat" joz.