Jose Luis Otamendi 'Landura' lanaz, 'Berria'-n

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko ots. 3a, 11:18
Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarra. (Argazkia: Julene Frantzesena)

Jose Luis Otamendi idazle azpeitiarrari elkarrizketa egin dio Berrian Itziar Ugarte Irizar kazetariak, bere azken lanaz, Landura poesia liburuaz.

Euriaz poemak egiten dio irakurleari harrera Jose Luis Otamendiren Landura (Susa) liburu berrian. "Euria izateko ikasi:/ arnasa/ lurrun/ landura izan aurrena/ eta ohartu ez, tanta baten baitan hazi eta/ tanta-herri bateko tanta bilakatu gero,/ hoztu ahala/ onenean izar izatera etorri/ edo mulko dardaratien tribuko/ hodei zurixketan,/ aire isilaren beso artean/ astiro piririka erori,/ haur baten ilajean trabatu eta/ azkenean harridura espazio bat busti// euria egiten bizi/ euria egiten bizi". Hala ari du, berunezko zeru pean, idazleak Berria hartu duen egunean. San Agustin kulturgunean sartu, hura jaio zen etxetik metro gutxira, eta haurrak zaintzen eta egunkariak irakurtzen ari direnak agurtzen egin du mahairako bidea. Aurreratu egin zaio zerbitzaria: "Kafe hutsa, ezta, Oto?".

Garai berri batean heltzen da liburu bakoitza, eta, dioenez, beti saiatu da aldian aldiko une horri "erantzunen bat" ematen Otamendi (Azpeitia, Gipuzkoa, 1959). "Badakit, orokorrean, antzeko galdera eta kezken inguruan mugitzen naizena, baina aldiro birformulatu egingo banitu bezala da. Ardura nagusia izaten da ea ñabardura desberdinen bat emateko gai naizen unean bizi dudan horri". Bizitzako kosketan aldi berri batean dago orain —"lan ordainduaren zamatik libre, erretreta hartuta"—, eta eguneroko berri bati heldu dio, baina irakurtzeko, idazteko ohiturak ez ditu askorik aldatu. "Lan bat egitera jartzen banaiz, denbora gehiago eskaini ahal diot orain, beste patxada bat. Hala eta guztiz ere, kaotiko samarra naiz eguneroko bizimodua antolatzeko orduan".

47 poema bildu ditu liburu berrian, neurri luzekoak, oro har, eta, egilearen begietara, "ezpal ezberdinekoak" direnak. "Badira hasi eta buka hari bati lotzen zaizkionak; kontrasteekin eta irudi metaketarekin jokatzen dutenak... oso jazzistikoak izan daitezkeenak, surrealistak ia; eta uste dut lirikotasun printza batzuk geratzen direla oraindik ere, oso bakanak izanagatik".

Artikulua osorik irakurtzeko Berria.eus-en.