Joxe Mari Orbegozo zahartzaroaz, 'Ta bihar zer?' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko urt. 25a, 11:08
Orbegozo, atzoko saioaren une batean.

Zahartzaroaren eta zahartzearen inguruko hainbat gai jorratu zituzten atzo ETB1eko Ta bihar zer? saioan, eta dantzari azpeitiarra izan zen elkarrizketatuetako bat.

Jose Mari Orbegozo izan da aste honetako Ta bihar zer? ETB1eko elkarrizketa saioaren gonbidatuetako bat. Zahartzaroaren eta zahartzearen inguruko hainbat gai jorratu zituen Leire Palaciosek gonbidatuekin atzo gauean eman zuten saioan, eta dantzari azpeitiarra izan zen gaiaren gainean hizketan aritu zenetako bat.

Bideo honetan ikus daiteke Orbegozoren saioko pasarteetako bat. Saio osoa, berriz, ikusgai dago EITBren Nahieran plataforman.