Xoxoten San Inazioren estatua jarri zuten unea gogora

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko urt. 3a, 14:57
(Argazkia: Returntobasque)

1956ko uztailaren 15ean inauguratu zuten Xoxoteko San Inazioren estatua, eta egun horretako argazki bat ikusgai jarri du @returntobasque twitter kontuak.

Herritar guztien artean ezaguna da Xoxoteko gailurreko San Inazioren estatua, eta @returntobasque twitter kontuak horri lotutako argazki bat eskegi du gaur sarean. Hain zuzen ere, 1956ko uztailaren 15ean inauguratu zuten estatua hori, eta egun horretako argazki hau ikusgai jarri dute. Loiolako Inazio hil zela 400 urte bete zirela eta, mendizale talde batek jarri zuen San Inazioren irudia tontorrean, haren omenez. Bilboko Aldatz-Gora mendi taldearen ekimenez sortu zen mendian estatua jartzeko proiektua, eta Lagun Onak Mendi Bazkunako kideekin elkarlanean gauzatu zuten ekintza, Miguel Arregi Iturbide buru zutela.