Ane Goenaga, 'Herri Txiki, Amerika Handi' saioaren lehen atalean

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2023ko urt. 2a, 10:27
Ane Goenaga Mikel Pagadirekin, 'Herri Txiki, Amerika Handi' saioaren lehen ataleko une batean.

Boisen (Idaho, AEB) bizi den azpeitiarra izan zen ETB1eko saio bereziaren lehen ataleko protagonistetako bat.

Herri txiki, infernu handi saioaren haritik, saio berezia prestatu du ETB1ek, Amerikako Estatu Batuetan bizi diren euskaldunei eskainita: Herri Txiki, Amerika Handi.

Atzo iluntzean eman zuten lehen saioan, Idahoko hiriburu Boisen bizi diren hainbat euskaldunekin egon ziren Mikel Pagadizabal eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleak, eta horietako bat izan zen Ane Goenaga. Boiseko ikastolako irakaslea da Goenaga.

EITBren Nahieran webgunean osorik ikus daiteke Herri Txiki, Amerika Handi saioaren lehen atala, lotura honetan.