Iñaki Segurolaren heriotza

Garbiñe Larrea elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko 'Arratsean' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko aza. 30a, 12:06
Garbiñe Larrea, atxiboko irudi batean. (Arnaitz Rubio Aprea)

Iñaki Segurola idazle eta hiztegigile zenaren alargun Garbiñe Larreak hitz egin du Euskadi Irratiko Arratsean saioan. Besteak beste, Segurolari Durangon egingo dioten omenaldiaren gaineko xehetasunak, haren heriotza, Ganorexia liburua eta dolua izan ditu hizpide.

Iñaki Segurola gogoratzeko ekitaldia egingo dute abenduaren 10ean Durangon (Bizkaia), eta horren ingurumarian, haren alargun Garbiñe Larrea Euskadi Irratian izan zen atzo. Arratsean saioan hitz egin zuen Larreak; Arantxa Iturbe eta Nekane Peñagarikano kazetariek gidatzen duten saioan, hain zuzen ere. Besteak beste, omenaldiaren gaineko xehetasunak, Segurolaren azken lana –Ganorexia–, haren heriotza eta dolua izan zituzten hizpide.

Lotura honetan entzun daiteke saioa osorik.