Mari Jose Aranguren 'Berria'-n, Orkestra institutuaren 2022ko txostenaz

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko aza. 18a, 08:32
Mari Jose Aranguren.

Deustu fundazioko erakunde horren zuzendaria da urrestildarra.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomiaren lehiakortasuna aztertzen duen Orkestra institutuak 2022ko bere txostena plazaratu du. Besteak beste, euskal ekonomiak "pandemia osteko susperraldi sendoa" izan duela ondorioztatu du Deustu fundazioaren institutuak.

Berria egunkarian jaso dute albistea, eta hori osatzeko, elkarrizketa laburra egin diote Mari Jose Arangureni. Ekonomialari urrestildarra da Orkestra institutuaren zuzendaria.