'Sorioneku'-ak txokolatezaleak

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko aza. 17a, 15:22
EgaƱanekoek sare sozialetan partekatu duten 'Irulegiko eskuaren' txokolatezko erreplikaren irudietako bat. (EgaƱa gozotegia)

Egaña gozotegiak Irulegiko esku sonatuaren txokolatezko erreplika egin du.

Joan den astelehenetik ahoz aho dabil Irulegiko eskua. Aranzadi zientzia elkarteak Arangurengo (Nafarroa) Irulegi mendian egindako aurkikuntzak euskara idatziaren orain arteko kronologia hankaz gora jartzeko bidea ireki du, besteak beste. Kristo aurreko I. mendeko brontzezko eskua eta haren idazkunetan datorren sorioneku hitza jokoa ematen ari dira egunotan.

Azpeitiko Egaña gozotegia da horren erakusle. Irulegiko eskuaren txokolatezko erreplika egin dute, eta haren irudiak zabaldu dituzte gaur sare sozialetan, mezu honekin: "Oso harro gaude egin duten aurkikuntzarekin. Gure omenaldi txiki bat".