DI-DA

'Sukalerrian' saioan izan da Andoni Bastarrika

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko urr. 5a, 08:27

Hondarrarekin eskulturak egiten aritzen da azpeitiarra, eta atzo bere jardunari buruzko azalpenak eman zituen ETB1eko saioan. Kozinatzen ere aritu zen, Joseba Argiñago aurkezleak lagunduta.

Hondarrarekin eskulturak egiten aritzen den Andoni Bastarrika artista azpeitiarra ETB1eko Sukalerrian saioan izan da zen atzo, asteartea. Joseba Argiñanok gidatzen duen saioan kozinatzen aritu zen Bastarrika; zehazki, indaba zuriak belarriekin prestatzeaz gain, hondarrezko eskulturen munduan noiz eta nola hasi zen azaldu zuen hark. Gainera, oraintsu Saudi Arabiara egindako bidaia bat ere izan zuen hizpide.

Saio guztia, honako lotura honetan ikus daiteke.