Urko Ortega zinemagilea, Zinemaldiko kronista

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko ira. 28a, 10:12
Urko Ortega.

Urko Ortega zinemagile azpeitiarrak bideo kronikak egin ditu egunez egun. Alfonbra gorriak utzitakoak, aktoreen iritsierak, argazki sesioen dendaostekoak, bizitako emozioen deskribapenak eta film ugariren iruzkinak egin ditu hark Zinemaldiak iraun duen bitartean.

Bukatu da Donostiako Zinemaldiaren 70. edizioa, eta beraz, haren bueltako ekitaldi guztiak. Zinea.eus-ek egitasmoaren jarraipena egin du, ohiko legez, albisteak eta kritikak argitaratuta, baina aurten izan da berrikuntza bat: Urko Ortega zinemagile azpeitiarrak bideo kronikak egin ditu egunez egun.

Alfonbra gorriak utzitakoak, aktoreen iritsierak, argazki sesioen dendaostekoak, bizitako emozioen deskribapenak eta film ugariren iruzkinak egin ditu hark Zinemaldiak iraun duen bitartean. Hain zuzen ere, hamar ikus-entzunezko eduki sortu ditu azpeitiarrak.

Honako lotura honetan ikus daitezke Ortegak Zinea.eus-entzat egin dituen ikus-entzunezkoak.