Erika Olaizola eta 'Vikingak', 'Edozein herriko' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2022ko uzt. 27a, 10:32

Aktore azpeitiarra eta ETB1eko telesailean harekin ari diren Amancay Gaztañaga eta Zuriñe Hidalgo izan ziren gonbidatuetako batzuk Julian Iantzik aurkezten duen udako saioan.

Erika Olaizola azpeitiarra, Amancay Gaztañaga eta Zuriñe Hidalgo, ETB1eko Vikingak telesail berriaren hiru protagonistak, telebista kate bereko Edozein herriko saioan egon ziren atzo. Estreinatu berri den telesailaren nondik norakoak eta telebistarako lan hori egiterakoan bidi izan dituzten esperientziak izan zituzten hizpide Olaizolak, Gaztañagak eta Hidalgok Julian Iantzik aurkezten udako saioan.

Gaur zortzi estreinatu zuten Vikingak, eta gaur gauean (22:30) emango dute bigarren atala; guztira, zortzi atal izango ditu telesailak.